Triatloi herrikoiaren dortsalak agortzear daude

Uda osoa aurretik dagoen arren, 200 dortsaletatik 20 besterik ez dira geratzen. Erne beraz, laister agortuko baitira. 

Triatloi herrikoiaren helburu nagusia triatloia sustatzea da. Hau da hainbat kirolarik egiten duten lehenengo triatloia.

Oinarrizko arau batzuk gogoraziko dizkiegu:200 dortsal banatuko dira.

  • Triatloian federatu gabeko kirolarientzat da.
  • Neoprenozko trajea ez da derrigorrezkoa.
  • Mendiko bizikletan erabili daiteke.
  • Kaskoa derrigorrezkoa da.
  • Izen emate epea baino lehen dortsalak amaitzen badira, ez da tokirik izango.

Azkar ibili beraz, zumaiar gazteak batez ere.

Irailaren 14ean izango dugu elkarren berri.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide