Zumaiako Futbol Taldean urte batzuk eman ondoren, herri mailako lasterketetan hasi zen Martin, herri krosean, eta maratoi erdian, batez ere. 2013. urtean atletismoan federatu zen. Ondoren, lokatzetan korrika askotan ikusi dugu 32 urteko zumaiarra, baina pistan ere maila txukuna erakutsi digu.
Ez da erraza lana eta kirola uztartzea, eta zailago oraindik maila horietan. Deportes Apalategui taldean dabil Martin eta Euskadiko txapeldun izateko garaia iritsi zaio.
Atletismoko pistak 400 metroko luzera dauka, beraz, hamabi buelta eta erdi eman zizkioten pistari 5.000 metro osatu arte.
Martin beti ibili zen aurreko taldean eta beti ere kilometroa 3 minutuko mugari eutsiaz.
700 metro falta zirenean erasoa jotzea erabaki zuen, eta azken birako kanpaia entzun zenean aurrean zihoan. Sinetsi ezinda, baina 14:52 denbora eginez Euskadiko txapelketa irabazi du. Aipatu, bestalde, bere marka ezarri zuela 5000 metrotan, 15 minutuko muga jeitsiaz.
Bejondeizula Martin.