Martin Amilibiak bigarren postua lortu du Irungo krosean; Sara Manzisidor hirugarren sailkatu da

Lokatzetan korrika ibiltzeko garaia izaten da negua, korrikalari askorentzat. Joan den asteburuan Irunen izan zen denboraldiko lehenbiziko froga.

Azaroakren 17an eman zioten hasiera kros denboraldiari. Martin Amilibia (Apalategui), eta Sara Manzisidor (Antoniano) zumaiarrak bertan izan genituen.  Amilibiak irteera benetan gogorra egin zuen eta aurre hartu zion Hossain Kaanacheri. Laisterketaren erdialdean ordea Kaanachek burua hartu eta helmugaraino eutsi zion.

Gazte mailan berriz Sara Manzisidor zumaiarrak ere podiuma zapaldu zuen, eta lokatzetan gustora aritzen dela erakutsi zigun.

Orain bi aste, berriz, haur eta gaztetxoak Zarauzko zelaietan ikusi genituen korrika. Bat edo beste podiumetik gertu ibili zen, baina adin hauetan oinarrizko arauak ikasi eta kirol hezkuntza egokia izatea da garrantzitsuena. Jon Alberdi gaztea, eta Fran Aizpurua beteranoa arduratzen dira lan horietaz, ZTTko korrikalariekin batera.  Datozen asteotan ere izango dugu hauen berri.

Abenduaren 1ean Ordizian gaztetxoak eta federatuak ikusiko ditugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide