Ordizian arantza atera du Martin Amilibiak

Abuztuaren 29an Euskadiko txapelketa defendatzeko gauza ez zen izan, 5.000 metrotan. Indar aldetik larri zebilela eta, helmuga baino 1.000 metro lehenago laisterketa utzi behar izan zuen.

Atzo, irailak 20, Ordiziako atletismo meetinga izan zen. Martin Amilibiak 3000 metrotako frogan parte hartu zuen. Bere marka onena egitea lortu zuen 3000 metrotan; 8:38:50 minutu.  

Garaipena ere gertu izan zuen, garaileak 8:37:04 minutuko denbora egin baitzuen. Garaipenetik segundu eta erdira, beraz, helmugaratu zen Amilibia. Badirudi 3.000 metrotan hobeto moldatu dela.

Bestalde, gogoratu ZTTko atletismoan izena eman, edo zalantzak argitu nahi dituenak, ondorengo helbidera idatzi dezakeela: zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com

Kirolarekin hezi eta gozatu.



Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide