Aire libreko azkeneko proba jokatu zen donostiako Anoetako pistan, anekdota bezela ZTTko Joseba Amilibiak aurreneko aldiz, parte hartu zuela era honetako proban.
Bizi dugun egoerak, kirol jarduera herrikoietan eragin haundia izan duenez eta proba guztiak bertan behera geratu direnez, normalean baino partaide gehiago animatu ziren parte hartzera.
Protokolo oso zorrotzak, ikuslerik ez eta gehienez 15 kirolariko lau txandetan banatu ziren probak. Lehenengo txandan, erregistratuko markarik onenak zituztenak lehiatu ziren. Hauen helburua 15 minututik beherako marka egitea zen 5.000 metrotan.
Horien artean, Martin Amilibia, Euskadiko txapelketan erretiratu ondoren, 3.000 metrotako probatan bere marka hobetzetik zetorren. Aitor Etxeberria (Real Sociedad), luxuxko erbia eduki zuten; 2.000 metroak arte bere laguntza aprobetxatu ahal izan zuten, baina hortik aurrera lasterketa puskatzen hasi zen eta Martin Amilibiak eta Joseba Larzabalek taldeko lana egin behar izan zuten.
Joseba Larzabalek egin zuen denborarik onena 14.47.01 eta Amilibiak bigarrena 14.50.58 (2.58km-a), bere marka hobetzeaz gain, Mariano Sanchez de la Flor handiaren (14.50.7) mailan jarriaz.
Orain pista estaliko proben momentua iritsi da. Ez dakiguna da egoera honek egutegia aurrera eramaten utziko duen. Seguru Amilibiaren maila duten kirolariak, eta maila baxuagoko kirolari federatuak irrikitan egongo direla parte hartzeko
Kirolarekin hezi, eta gozatu
ZTT