Atletismoan federatutako gure herritarrak pista estalian dabiltza lehiatzen azken aldian.
Urte sasoi honetan lokatzetan Euskal Herriko krossak lehiatzen dituzte, baina aurtengoan dena da ezberdina. Aterpean, mugatuta, ikuslerik gabe eta neurri zorrotzekin, pista estalian lehiatzeko aukera geratu zaie.
Hala eta guztiz, emaitza oparoak ari dira lortzen: Martin Amilibiak bere 3.000 metrotako marka hobetu du, eta Sara Manzisidor, 18 urteko gazte zumaiarra, aurrerapauso nabarmenak egiten ari da pista estalian. Hemen distantzia laburragoak eta azkarragoak izaten dira, beraz, lasterketa benetan ikusgarriak dira. Itentsitate handiarekin hasi eta handiagoarekin bukatzen baitute kirolariek.
Amilibia aurreko astean estreinatu zen pista estaliko proba batean, eta 1.500 metrotako proban 4 minutu eta 4 segundoko denbora bikaina lortu zuen.
Igandean, abenduak 27, 3.000 metrotako probarako sasoi puntu bikainean zegoenaren adierazle eta horrela gertatu da, bere marka pertsonalari 8 segundoko zatia kendu baitio. 8.30.49ko marka eginda 3.000 metrotan, Gipuzkoako atletismoko ohorezko izen batzuen artean ageri da zumaiarra.
Sara Manzisidorrek, berriz, 10.48.65 marka bikaina lortu zuen 3.000 metrotan. Ia lasterketa osoan berak egin behar izan zuela lan guztia. Zumaiarra emakumezkoen bigarren seriean lehiatu zen, baina garbi erakutsi du, nahiz eta gaztea izan oraindik, lehenengo seriean eta lehen mailako emakumeekin lehiatzeko aukera eskura duela.
Martin Amilibia, lehen seriean jardun zuen bezela, gure ZTTko kideak bosgarren seriean lehiatu ziren. Pista estaliko lehen esperientzi positiboa bizi izan dute, Alex Mirandak eta Joseba Amilibiak.1.500 metrotan 5 minutu azpitik erraz geratu zuten kronometroa. 3.000 metrotan gutxigatik ez zuten 10 minututik jaisterik lortu. Kirolari beterano hauek sasoi ikaragarria dutela erakutsi digute beste behin ere. Urtarrilaren 16an izango dute pista estaliko hurrengo zita.
Martin Amilibiak, aldiz, abenduaren 31n Los Arcoseko kotxe zirkuituan osaptuko den Nafarroako txapelketarako gonbidapena jaso du. Nafarroako Federazioak gonbidatu eta baimenak eskura jarrita, hamalau hilabeteren ondoren asfaltoan 10 kilometrotako proba bat lehiatzeko aukera ez du nahi galdu zumaiarrak. Goi mailako lasterketa ikusiko da bertan.
ZTT kirolean hezi eta gozatu.