Los Arcos-eko zirkuituan ziztu bizian ibili da Amilibia

Nafarroako zirkuito honetan ohikoa da mota guztietako autoak eta motorrak ikustea. San Silvestre egunean, ordea, korrikalariak ikusi ditugu, tartean, Martin Amilibia zumaiarra.

Formula 1eko lasterketa baten antzera eman dio agurra zumaiarrak.

Nafarroako rutako txapelketa ospatu zen, San Silvestre egunez Los Arcosen, eta Martin Amilibiak gonbidatu gisa parte hartu zuen. Lasterketa bikaina egin eta 31.minutuan gelditu zuen kronoa. Modu honetan, laugarren postu bikaina eta marka pertsonalarekin amaitu du urtea.

Meritu handiko postua lortu zuen zegoen maila ikusita, eta bide batez, bere marka pertsonala egin zuen 10 kilometrotan. Ibilbide homologatua izateaz gain, korrika egiteko nahiko gorabeheratsua baita Los Arcos-eko zirkuitu hau.

Sasoi betean amaitu du urtea zumaiarrak, 1.500 metrotan debuta egin eta 3.000, 5.000 eta 10.000 metrotako marka ofizialak hobetu baititu, bi hilabeteren buruan.

Bejondeikela Martin, eta segi kirolarekin gozatzen!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide