Neurri zorrotz askoekin eta lan handia hartuta, Gipuzkoako Atletismo Federazioak ia astebururo, pista estaliko probak antolatzen ari da; Euskadiko Txapelketak eta Espainiarako minimak lortzeko proba ofizialak ere tarteko.
ZTTko kide izateak atletismoan federatzeko aukera ematen duenez, hor dabiltza, esperientzia berri hontaz gozatzen ari dira zenbait kirolari. Joan den larunbatean, ZTT boskoteaz gain, Sara Mancisidor (Super Amara BAT) zumaiarra ere hor zen, beste asteburu askotan bezela. 3.000 metrotan ondorengo denborak egin zituzten:
-Andoni Agirre: 9 minutu 33 segundu.
-Joseba Amilibia: 9 minutu 42 segundu.
-Alex Miranda: 9 minutu.56 segundu
-Koldo Horna: 10 minutu 13 segundu
-Jon Alberdi: 10 minutu.25 segundu
-Sara Mancisidor: 10 minutu 41 segundu
Espainiako Kross Txapelketarako aukeraketa proba izango da datorren asteburuan, Faduran (Getxo). ZTT-koak han izango dira, Martin Amilibiarekin batera. Izatekotan, azken honek izan ditzake aukera gutxi batzuk Euskadiko talderako aukeratua izateko. Ea sorpresa emateko gai den.
ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.