Sara Manzisidor, emakumezkoen 20 urtez azpikoen mailan arituko da eta Martin Amilibia Senior Gizonezko mailan. Euskadiko taldearekin izango dira Getafen.
2.000 metroko zirkuitu batean arituko dira korrikalariak, dagokien distantzia osatu arte. Eguraldiaren arabera, lokatzari aurre egin beharko diote, edo ez.
Sara 12:00etan hasiko da lanean, eta egin beharreko distantzia 6.000 metro izango da.
Martin, berriz, 15:35ean hasiko da korrika, 10.000 metro osatu arte.
Sara neska koskorra zelarik hasi zen korrika, kiroldegi aurretik hasi Zubitxikia eta Jadarreko zubiak lotzen dituen Zumaiako atletismo pista berezian biraka.
Martin berandu hasitakoa da, baina lesioek errespatzen diotenean, kirol maila handia erakusten duen korrikalaria da.
Horrela, Sararentzat esperientzia berri bat izango da hau. Amilibiarentzat, 2017an egin zuen bezela, azkeneko aldia izango bailitzan, gozatzeko aparteko aukera
Biei zorterik onena opa diegu Getafen, eta jarrai dezatela kirolarekin gozatzen.
ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.