ZTT Oñatiko arnasgunean

Egoera berrira egokituta, Oñatiko duatloia izan dugu apirilaren 24an. Iaz beste hainbat kirol froga moduan, ez zen egiteko aukerarik izan. Aurten, ordea, arnasestuka bada ere, arnasa hartzeko aukera izan dute 300 kirolarik.

ZTTko zazpi kirolari Oñatin izan dira, duatloi denboraldiari hasiera emateko larunbatean.
Ikuslerik gabeko BOXe gunea eta neurri zorrotzak hartzeaz gain, erlojupeko formatuan egin zen duatloia, kirolarien arteko pilaketarik gerta ez zedin.
5 km korrika, 20 km bizikletan eta 2.5 km korrika ziren egin beharreko lanak.
Gustura geratu ziren taldekide guztiak, aspaldiko partez, dortsala jaisteko aukera izan baitzuten.
Murgiako Duatloi luzea eta Iruñeako HALF distantziako triatloia izango dituzte maiatzeko hitzorduak.

Jarraian ikus dezakezue Goiena-ko lan taldeak osatutako laburpena
https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/49597/embed

 ZTT kirolarekin hezi eta gozatu

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide