Zuian (Araba) Maiatzak 8an egin zen distantzia luzeko duatloia: 14 kilometro korrika, 75 kilometro bizikleta gainean eta 7 kilometro korrika osatuta. Ibilbide gogorra izan zen, eta egin zuen bero handiagatik, izena emandako 350 partaidetik erdiak bakarrik bukatu zuten proba. ZTT ko Aritz eta Artetxe, horien artean.
Maiatzaren 15ean Iruñeko Half distantziako triatloia egin zen. 2 kilometro igerian, 76 bizikletaz, eta 17 korrika. Espainiako Koparako proba hontan, ZTT ko lau kide izen genituen: Xubi, Ayerbe, Artetxe eta Jesus. Laukotea benetan gustora aritu zen aspaldiko partez, triatloi bat egiteko aukera izan baitzuten.
Badirudi Euskal Herritik kanpo pixkanaka martxa hartzen hasi direla triatloiak. Datorren larunbatean, Aritzalekuko kanpinean (Nafarroa), ZTTko dozena bat taldekide gerturatuko dira parte hartzera.
Talde giroan egun pasa ederra egiteko aukera polita.
ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.