Errioxatik Lleidara salto egingo dugu oraingoan. Ekainaren 19an Logroñon izan zen, Espainiako Koparen barruan, HALF distantziako triatloia. 1.900 metro igerian, 90 km bizikletan, 21 km korrika.
ZTTko hiru kide izan genituen han: Asier Olasagasti, Mikel Artetxe eta Aritz Unanue. Aurreko egunetako euri jasaren ondorioz, errekaren egoera oso txarra zen. Arriskutsua ere bai, korronteak eta uraren txokolate kolorea ikusita.
Igeriketa saioak ekarri zuen gainesfortzua eta ondoren izan zuten beroa kontuan hartuta, kirol ekitaldi hori amaitzea meritu handiko lana izan zen. Zer esanik ez, erretiratu ziren kirolarien kopurua kontuan izanez gero.
Zorionak!!!
Datorren asteburuan, berriz, hiru ez, hamairu taldekide izango dira Pont de Suerten (Lleida) jokatuko den triatloian. Distantzia olinpikoan eta esprint distantzian jardungo dute ZTTko kirolariek. Kirola egiteaz gain, Pirinioetako leku eder horretaz gozatzeko aukera izango dute bizpahiru egunetan.
ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!