Ama izan ondoren, podiumera igo da Helene Alberdi

Familia hartu, bizikleta, neoprenoa, zapatillak, eta biberoia ere bai.  Oraingo honetan ordea Peio ere aldamenean izan zuen Helenek.

Ama izatea garaipen handia dela zalantzarik ez dago, baina bizimodua aldatu egiten da. Askotan gustuko diren ekintza eta zaletasunetak albo batera utzi behar izaten dira.

Helenek, ordea, topatu du kirolerako astia. Familia, lana, eta zaletasunak, bateratzen dituen tetrisa osatu ondoren bueltan da berriro.

Uztailaren 4an Tuteran izan genuen, bertako  triatoian parte hartzen. Ebro ibaian hasi zen proba goizeko 10:30ean. Bizikletako eta korrikako zirkuitoek zailtasun berezirik ez zuten, baina 35 graduko tenperaturari aurre egin behar izan zioten kirolariek. Helmugan besoak jaso zituen Yepa triatloi taldeko kirolariak, oraingo honetan semearen begiradapean.

Zorionak Helena, jarraitu kirolarekin gozatzen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide