Hemen da berriro Zumaiako triatloia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea

Dortsala eskuratzeko aukera dago, oraindik gutxi batzuk geratzen baitira. Bizi dugun osasun egoera dela eta aurten federatuek bakarrik parte hartu dezakete, irailaren 4an egingo den triatloian.

2020. urteko hutsunearen ondoren, hemen da berriz Zumaiako triatloia. 2004. urtean izan zen lehenengoa, eta 14. ekitaldira iritsi gara. Aurten triatloi egokitua ere izango da.

Antolakuntzak lotuta ditu azpiegitura guztiak, batez ere COVIDaren ondorioz hartu beharreko neurriak. Parte hartzaile eta ikuslegoaren osasuna bermatzeko aldaketa ugari izango ditu aurtengo kirol probak.

  • Igeriketako irteera eta amaiera Itsas kiroldegian izango da.
  • BOX gunea Urola plazan izango da.
  • Korrikako ibilbidearen zati handi bat eta helmuga, estazioko industrigunean izango da.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide