Zumaiako triatloia dela eta 15:30etik 16:00etara saihesbidea itxita egongo da

Iritsi da eguna, iritsi da Zumaiako 14. triatloia. Egoera berrira egokituta aldaketa batzuekin, eta urtebeteko etenaldiaran ondoren 350 kirolari izango ditugu ekitaldi honetan.

Egin den aldaketa nagusi bat box gunea Urola plazara (Estazioko industrigunea) erarmatea izan da. Hori dela eta bizikleta hartu ondoren kirolariek zuzenean saihesbidea hartuko dute Aizarnazabalera joateko. Trafikoa ahalik eta gutxien oztopatu eta batez ere kirolarien segurtasuna bermatzeko helburuarekin, itsaskiroldegia eta Kantera baserriko biribilguneen arteko zatia itxita egindo da 15:30 - 16:00 bitartean

Hainbat aldaketa eta eguraldiaren laguntzarekin ospatuko da gaur Zumaiako 14. triatloia. ZTTk antolatzen du udalaren eta 100 bolondresen laguntzari esker. Herriko hainbat kirol talderen laguntza ere ezinbestekoa da, Itsasgai eta Olarru Sub esate baterako.

Gozatu beraz gaurko egunaz eta kirolaz.

ZTT kirolean hezi eta gozatu.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide