Ainara garaile Aiako mendi duatloian

ZTTko kide bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu, baina guztiek hiru kirol uztartzen dakite. Batzuk nahiago dute distantzia luzea, besteek motza, itsasoa, edo mendia. Mendian gustura dabilen bat Ainara Pequeño da. 

Larunbatean izan da Aiako I. mendi duatloia, antolakuntza bikainarekin. Mendian korrika eta bizikleta izan dira uztartu beharreko kirolak. 4 kilometro korrika, jarraian 20 kilometro mendi bizikletan eta amaitzeko 2 kilometro korrika. 

Bi ordu 24 minutu behar izan ditu Ainara Pequeñok lanak betetetzeko, bigarren sailkatuari 14 minutuko aldea ateraz. Gauean egindako euria tarteko lokatza ibilbide osoan izan da, eta honek lanak zaildu ditu, bainan helmugara pozik iritsi da zumaiarra, eta txapelarekin itzuli da.

Zorionak!!

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide