Denboraldikoko lehen krosak ezuztean harrapatu ditu ZTTko gazteak, ia bi urteko geldialdiaren ondoren. Baina, ingurukoen borondate onak eta talde giroak gauzak errazten ditu.
Horrela, azken momentuan, guztientzako giltzedun zapatak inguratu eta ilusio guztiarekin agertu ziren itxura paregabea zuen Lasarteko Hipodromoko irteerako marrara.
Azken momentuko giltze batzuen aldaketak eta urduritasunak ez ziren falta izan. Garai batean bezala, haur batek lasterketa bukatutakoan beste bati zapatillak pasa beharra ere gertatu zen.
Baina kirol hau ez dago ulertzerik horrelako anekdotarik gabe. Negu gorriko lokatzek eta tenperatura baxuek ondorengo txorizo taloari egiten dioten ongi-etorririk gabe.
Lurrek, Unaik, Xabatek, Jonek, Oihanek, Unaxek, Mikelek eta Darelek kimuen mailan egin zuten beraien debuta. Enaitz Osa infantil mailan lehiatu zen, eta Kepa Urbieta, berriz, 16 urtez azpiko mailan.
Nesketan, maila handia erakutsi zuen Daniela Larrañagak (RSO), baita ere 16 urte azpiko mailan.
Aipatzekoa Sara Manzisidorrek (BAT) 20 urtez azpiko mailan lortutako hirugarren postua.
Hurrengo lasterketa abenduaren 6an Orioko belardietan izango dute.
ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!!