Kirol berri batean hasten den edonork zalantza ugari izaten ditu: zer material erabili, non erosi, garestia ote den... Zalantza horiek guztiak argitu ahal izango dituzte ostegunean Aitzurira gerturatzen diren kirolzaleek.
Abantaila batzuk aipatzekotan, ondorengoak:
- Igeriketa ikastaroa, arropa teknikoa eta esfortzu proba prezio egokian erosteko aukera izango da.
- 23 urtez azpikoek fitxa doan izango dute.
- Talde giro bikainean entrenamendu teknikoak egiteko aukera, nola ez.
Azaldu Aitzurira abenduaren 2an 19:00etan.
ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!