ZTTko gaztetxoak Uliako Gimnastikan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea

104 urte bete dira Euskal Herrian lehendabiziko krosa ospatu zenetik. Orduz geroztik urtero egin ez bada ere, 91. ekitaldira iritsi da eta ZTTko gaztetxoak bertan izan dira.

Donostiako Gros auzoan izan da lasterketa hau, joan den igande goizean. Eskola kirola itzultzearekin batera, ZTTko gaztetxo hauek korrika egiteko aukera izan dute. 

Aste bitarteko entrenamentuek ere aurrera darraite. Izango dituzte aurrerantzean berriz lehiatzeko aukerak, korrika eginaz kirolari izaten ikasteko.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide