2019an ospatu zen azkeneko aldiz umeen duatloia, ZTTk antolatuta. Bi urteko hutsartearen ondoren, gaztetxoentzako proba hau hemen da berriro. Helburu nagusia lehen pausuak nola eman erakustea da. Kirol honetako arauak, ezaugarriak, edo bitxikeriak zein diren azaltzea parte hartzaile edo kirolzale guztieri.
Izena emateko ondorengo bide bat aukeratu:
- Zumaiena eta ZHE ikastetxetan,
- 722 85 69 65 zenbakian WhatsAppez.
- inskripzioakztt@gmail.com
- Egunean bertan irteeran 10:45-11:15 bitartean (dortsalak baldin badaude)
Ondorengo loturan zirkuitoak ikusi daitezke: https://mailchi.mp/1f5cc6646b88/zumaiako-duatloia
Inoiz parte hartu ez ba duzu, zatoz ez zara damutuko.
ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.