Draftingnik gabeko triatloia zen Salamancakoa; hau da, bizikletan bakarrik joan behar du kirolariak, pelotoia osatu gabe inorekin.
Eguraldia nahi baino beroagoa izan arren ondo aritu ziren ZTTko kirolariak. Gizonezkoetan Joseba Amiliibia hamargarren postuan sailkatu zen.
Azpimarratzekoa Eider Bereziartuak lortutako hirugarren postua. Aste bat lehenago Getariako tratloian ere ondo aritu zen, eta Salamancan jarraipena eman dio. Tormes ibaian igeriketa saioan hirugarren atera zen uretatik. Bizikleta saioa egin ondoren bigarren postuan hasi zen korrika, eta atzetik zituen korrikalarieri hortzak erakutsi ondoren hirugarren postuan amaitu zuen.
Zorionak Eider!
ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!