Zumaiako triatloirako dortsalak agortzen ari dira

Herri mailako triatloia berreskuratuko da aurten, eta probaren bihotza Gernika parkea izango da. Hala, XV. ekitaldira iritsi da 2004. urtean hasitako kirol proba.

Izen-ematea ondo doa irailaren 10ean jokatuko den triatloirako. Herri mailako triatloirako adibidez, 40 dortsal besterik ez dira geratzen. 
Abuztuaren 10etik aurrera berriz, izen-ematea 5 € garestituko da. 

2021.urtean neurri bereziak hartuta egin zen Zumaiako triatloia. Zirkuituan eta box gunean aldaketak izan ziren, eta herri mailako triatlorik ere ez zen egin. ZTTrentzat, ordea, oso garrantzitsua da herri mailako triatloia antolatzea, harrobia landu eta kirola sustatzeko modua baita.
Hori dela eta, abuztuaren 20an goizeko 10:00tan hitzordu edo kedada bat antolatu du ZTTk, inoiz triatloi bat egin ez duenarentzat edo lagunartean entrenatzeko gogoa duenarentzat egokia. Oinarrizko arauak eta kirol honen nondik norakoak azaldu ondoren, lagunarteko entrenamendu bat egingo da.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide