ZTTko kide izateko edo taldeari buruz informazioa jasotzeko bilera egingo da, urriaren 21ean, ostirala, 18:00etan Aitzuri pilotakekuan.
Lehen pausuak nola eman jakiteko, herri mailako hainbat triatloi egin ondoren zerbait gehiago nahi baduzu, edo inguruan dauden triatloi proben berri izateko, material egokia eskuratzeko, ikasteko, gozatzeko, ZTTko taldekideen aholku aberasgarriak jasoko dituzu. Igeriketa ikastaroak, taldeko irteerak, entrenamenduak, bidaiak...
Ondoren, 18.30ean, taldekideen urteroko Batzar orokorra izango da.
ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!