Igandean bikotekako duatloia izan zen Usansolon (Bizkaia), eta bertan ZTTko Nerea eta Maite Urteaga ahizpek garaipena lortu zuten. Bost kilometro korrika, hogei kilometro bizikletan eta beste bi kilometro eta erdi korrika zen egin beharreko lana, baina beti ere bikoteek elkarren aldamenean joan behar zuten.
Mistoa, gizonezkoa eta emakumezko mailak izan ziren jokoan. Aipatu bezala Nereak eta Maitek garaipen bikaina lortu zuten emakumezko mailan.
Irailean ospatzen den herri mailako triatloian parte hartu ondoren, bi kirolari gazte hauek aurten ZTTko partaide ditugu. Kirol erronka berriak jarri dizkiote beraien buruei, eta pixkanaka ari dira kirol hau ezagutzen. Zorionak bikote!!
ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!