Zumaiako triatloi taldeak bere errokna nagusien artean dauka triatloia eta kirol zaletasuna sustatzea. Horretarako iraileko hitzordu nagusiaz gain, garrantzi berezia ematen dio ekaineko haur eta gaztetxoentzat antolatutako duatloiari.
Bertan oinarrizko arauak zein diren azaldu ondoren, erritmo neurtuan ibiliko dira kirolari gazteak, ZTTko kideen laguntzarekin.
LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, eta DBH2-ko gaztetxoek parte hartu dezakete, Hau da, benjamin, alebin, eta infantil maila.
Izena eman eta xehetasun gehiagorako klikatu hemen.
ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.