ZTTko gaztetxoek kros denboraldia hasi dute

ZTTko korrikalari gazteak. (ZTT)

Benjamin, kimu eta infantil mailetako korrikalariak dira, buru belarri, lanean dabiltzanak. Lokatzetan zapatilak zipriztinduz, gozatzen ari dira.

Zornotza, Lasarte-Oria, eta Irungo krosetan parte hartu dute, azken hau Gipuzkoako txapelketa izanik. Goiz ederra pasa ondoren podiuma zapaltzeko aukera izan dute ZTTko korrikalariek.

Hurrengo hitzordua bihar, abenduaren 6an izango, da. Orion, San Nikolas egunean, V. KAMEL ZIANI krosa izango da jokoan. 600 metro eta 2.000 metro bitarteko distantzia osatuko dituzte, benjamin, kimu eta infantilek. Kirol ikuskizun hau Orioko futbol zelaiaren parean (Munto pasealekua) hasiko da, goizeko 10:30ean.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide