Esprint distantziako duatloia larunbatean izan zen Eibarren. 5 kilometro korrika, 18 kilometro bizikletan eta azken 2,5 kilometroak korrika egin ondoren, garaipena Helene Alberdik lortu zuen (aurten ZTTko kide). Gainontzeko taldekiden lan finari esker, berriz, taldekako garaipena ere lortu zuten. Seigarren izan zen Leire Baraibar, zazpigarren Sara Zubia eta zortzigarren Naiara Telletxea
Eider Bereziartua taldekide azpeitiarrak, berriz, Kantabriako Galizanoko duatloian bigarren postua lortu zuen igandean. Orain bi aste Hijarren (Teruel) izan zen Espainiako distantzia luzeko duatloian, eta bertan hamargarren sailkatu zen. Postu bikaina elite mailako hainbat kirolari bertan zirela kontutan hartzen badugu.
Aurten ere, zorionez, nesken fitxa kopuruak gora egin du ZTT klubean, talde sendoa osatuaz. Triatloi denboraldi bikain baten ataria izaten ari da duatloi denboraldia.
Eutsi neskak!
ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.