Eslovakian, Iruñean, eta Getarian ikusi ditugu ZTTko kideak maiatzaren 18 eta 19an.
Igandean, Eslovakiako Samorinen izan zen Eider, mundu mailako half distantziako triatloian parte hartzen. Sailkapena iaz lortu zuen. Lan bikaina egin ondoren podiumaren atarian geratu zen, laugarren postuan.
Larunbatean, Iruñeko half (1.900 m igeri, 85 km bizikletan, 20 km korrika) triatloian Helene Alberdi izan genuen. Allozko urtegian igerian hasi eta Sanferminetako entzierroaren zirkuitoan korrika amaitu zuen. Lan ederra egin ondoren, hirugarren postu bikain bat lortu zuen.
Getarian, berriz, sprint distantziako triatloia izan zen larunbatean (750 metro igeri, 20 km bizikleta, 5 km korrika) Malkorbeko hondarzan igerian, Garateko aldapan bizikletan, eta San Antonen magalean korrika aritu ziren Naiara, Txomin, Tolosa, Gabarain, Artetxe, eta Ruzafa .
Eta urteroko legez, auzolanean aritu ziren ZTTko beste hainbat taldekide, boluntario lanetan Getariako triatloian.
ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!