Saltakan jarriko ditu kimuak eta infantilak ZTTk

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea

Abuztuaren 30era bitartean eman daiteke izena. Entrenamentuak irailaren 10ean hasi eta apirila artean izango dira.

 

Korrika egin eta entrenatu nahi duten haur eta gaztetxoek astean bi entrenamentu egingo dituzte, ZTTren eskutik. 

Kimuen saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira, eta infantilenak astearte eta ostegunetan. Entrenamenduak 16:45ean hasiko dira, eta ordubete iraungo dute. Kadeteek ere ZTTn federatzeko aukera izango dute. Materiala klubak jarriko du, baita zapatilak ere.

Informazio gehiago nahi duenak ZTTra idatzi edo deitu dezake (722 856 965 zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide