Zumaiako triatloian izena eman nahi duenarentzat oharra

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea

2023ko triatloiko irudi bat. (Guka)

Izena emateko tarifa aldaketa izango da uztailaren 31n. Zalantzan bazaude, orain da izena emateko garaia.

Irtailaren 6an izango da ZTTren ekitaldi nagusia. Aurten XVIII. Zumaiako Triatloia iraileko lehendabiziko larunbatean egingo da, 16:00etan hasita.

Federatua izan edo ez, izena eman nahi duena garaiz dabil, baina tarifa aldaketa izango da uztailaren 31n. Beraz, animatu, eta izena eman lehenbailehen.

Aurten triatloi egokituarentzat tokia ere izango da. Triatloi egokituaren Euskadiko txapelketa izango da Zumaiakoa. Maila egokituan distantzia laburragoa izango da: 350 metro igerian, 10 kilometro bizikletan, eta 2,5 kilometro korrika. Babesle nagusiak Orona eta Pegamo dira aurtengoan.

Animatu, beraz, irailaren 6rako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide