Saltaka hasiko dira ZTTko gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea

Guraso eta gaztetxoentzat bilera informatiboa izango da, gaur, 19:00tan, Aitzuri pilotalekuan.

Kimu eta infantil mailako gaztetxoei zuzendutako entrenamentuak izango dira hastera doazenak. Gaur arratsaldez egingo duten bileran hainbat xehetasunen berri emango dute, hala nola, materiala, entrenatzaileak edota ordutegiak. Entrenamendu horiek kros eta atletismora bideratuak izango dira. 

Informazio gehiago nahi duenak ZTTra idatzi edo deitu dezake (722 85 69 65, zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com).

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide