ZTTren urteko batzarra eta hasiberrientzat bilera, azaroaren 7an

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea

Zumaiako Triatloi Taldeko kideak.

Aitzuri pilotalekuan, ostiralean, iluntzeko 19:30ean, elkartuko dira Zumaiako Triatloi Taldeko kideak. Triatloian lehendabiziko pausoak eman nahi dituena ere gonbidatuta dago.

Irailean izaten da ZTTko hitzordu nagusia, baina beste hainbat lan ere izaten dira urtean zehar. Fitxen kudeaketa, arropak, baimen bereziak. igeriketa ikastaroak, Zarautz eta Getariarekin elkarlana... Gai ugari landuko ditu bihar, ostiralean, egingo duen urteko batzarrean.

Datorren urtera begira ideia berriek ateak zabalik izango dituzte. Kirol hori ezagutu nahi dutenak ere, lasai azaldu Aitzuri pilotalekura.

  • 19:00etan, hasiberriekin bilera.
  • 19:30ean, urteko batzarra.

ZTT kirolarekin hazi, hezi eta gozatu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide