Zatoz saltaka egitera ZTTrekin

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2026ko ekainaren 9a

Haurrak korrika saioan.

Zumaiako Triatloi Taldeak korrika egitera animatu nahi ditu haur eta gaztetxoak. Irailean hasiko dira entrenamenduak.

Datorren ikasturteari begira, korrika egiteko entrenamenduak egingo ditu Zumaiako Triatloi Taldeak (ZTT) kimu eta infantil mailakoekin. Korrika saioen bidez teknika landuko dute, eta pistan nahiz krosean aritzeko trebatuko dituzte gaztetxoak. Kadete mailakoek, aldiz, ZTTn federatzeko aukera izango dute.

Entrenamenduak irailaren 15ean hasiko dituzte, eta martxoaren 18ra arte iraungo dute. Astearte eta ostegunetan izango dira saioak, 16:45etik 17:45era bitartean. Bilera informatiboa irailean egingo dute, zehaztu gabeko data batean, baina irailaren 10ean edo 12an egitea aurreikusten dute.

Izena emateko deitu 667 29 93 71 telefonora edo idatzi inskripzioakztt@gmail.com helbidera.ZTT kirolarekin hazi, hezi eta gozatu!

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide