Azken urteotan egin den bezala, esprint distantziakoa izango da Zumaiako Triatloia: 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta azken 5 kilometroak korrika.
Bertan federatu gabeek ere parte hartu dezakete, baina ZTTk dei egin nahi die zumaiarrei azken ordura arte ez itxaroteko, 100 dortsal baino gutxiago geratzen baitira. Guztira, 450 triatletentzat lekua izango da.
Kadeteei (16 urte arteko kirolariak), berriz, gogoratu super esprint distantzian parte hartzeko aukera daukatela. Distantzia laburragoa da proba horretan: 350 metro igerian, 10 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro korrika.
Urteroko legez, antolakuntza bikaina eta giro paregabea izango da. Beraz, ez zaitez dortsalik gabe geratu.
ZTT kirolarekin hazi, hezi eta gozatu!