Zumaiako Triatloi Taldean (ZTT) maila eta adin guztietako kirolariak daude. Batzuk igeri egitea dute gustoko, besteak bizikletan ibiltzea, beste batzuk, berriz, korrika egitea. Bakarrik edo taldean entrenatu daiteke.
Urtean zehar igeriketa ikastaroa egiteko aukera dago, eta arropa teknikoa erosi daiteke prezio onean.
ZTTrekin fitxa egin eta zalantzak argitzeko, jarri harremanetan emailez (zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com) Deñe Izaga taldeko lehendakariarekin. Azaroan, taldearen denboraldi berriko aurkezpenean, xehetasun gehiago emango dira.
Igeri, pedalei eragin, korrika egin, edo denetarik pixka bat. Zure modura, baina taldean.
Kirolarekin hazi, hezi, eta gozatu!