ZTTren urteko batzarra eta hasiberrientzat bilera, azaroaren 6an

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea

Aitzuri pilotalekuan elkartuko dira ZTTko kideak, ostilarean 19:30eran. Triatloia ezagutu nahi dutenak ere gonbidatuta daude.

Zumaiako Triatloi Taldeko kideek urteko batzarra egingo dute ostiralean. Horren aurretik, taldean hasiberri direnekin bilera egingo dute.

Hitzordu nagusia irailean izaten den arren, aurretik ere hainbat lan izaten dira. Fitxen kudeaketa, diru laguntzak, babesleak, erropak, igeriketa ikastaroak, Getaria eta Zarautzekin elkarlana... Gai ugari landuko dira ostiraleko batzarrean.

Ideia berriek ateak zabalik izango dituzte, eta triatloian lehen pausoak eman nahi dutenak ere lasai azal daitezke Aitzuri pilotalekura. Honakoa izango da ostiraleko ordutegia:

  • 19:00. Hasiberriekin bilera.
  • 19:30. ZTTren urteko batzarra.

ZTT kirolarekin hazi, hezi eta gozatu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide