BARRUTIK KANPORA!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2019ko urr. 1a, 15:56

Segurtasunetik autonomiarako abentura.

Gizakia harremanean eraikitzen da, bai barrutik, baita kanpotik ere. Harremana da haurraren bizigaia, ikasi ahal izateko behar duen segurtasun-bidea.

Urrun geratu zaigu jada lehen eskola-egun hura! Gurea den etxe honetan hainbat eta hainbat emozio bizi izan genituen: ilusioa, poza, beldurra, tristura…

Gure haur handienek gainditu dute hasierako langa zaila, eta abiatu dira mundura irekitzeko eta mundua deskubritzeko bide liluragarrian barrena. Naturan aurkitzen diren erronken konkista izan da aste honetako helburu nagusia.

Barrutik kanporako konkista honetan eskerrak eman nahi dizkiegu familiei, gure inguruko natura eremuak prestatzen laguntzeagatik eta, bertan, gure haurrentzat hainbat aukera eta esperientzia berri sortzen jarritako gogoagatik.

Ez ditugu ahazten, ordea, gure eskolako txikienak, oraindik magalaren segurtasunean goxo-goxo daudenak: barrua aseta daukagunean kanpora begiratzen hasteko prest gaudelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide