Ikasturteko lehen hiruhilekoa oparoa izan da Haur Hezkuntzan: jolasean aritu gara bete-betean. Jolasa haurraren beharra eta eskubidea da.
Haurrak jolasean aurkitzen du hazteko eta ikasteko bide nagusia. Haurrei jolasten utzi behar diegu, eta ideia hori ardatz hartuta, hainbat ekimen prestatu ditugu abendura bitartean. Gurasoak ere jolasean jarri ditugu, norberaren barruko haurrarekin berriz topo eginez jolasaren garrantzia benetan uler dezaten.
Hemendik aurrera ere elkarrekin jarraituko dugu gure haur eta seme-alaben garapenean bidelagun izaten.