Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako eredu pedagogikoa aberastera dator Baso Magikoa. 1.300 metro karratuko naturgune honekin, jolasaren inguruko aukerak zabalduko dira, jarduera fisikoa sustatu eta eskola orduetan, zein kanpoan kalitatezko ikasgune bat eskainiko da.
Profesional ezberdinekin elkarlanean, proiektua denon artean osatzea dugu helburu, hori horrela, “BASO MAGIKOA”ren nondik norakoak azaltzeko bilera ireki bat antolatu dugu urtarrilaren 23an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz. Bilera Zumaienako erabilera anitzeko espazioan izango da.
Gure haur, gazte eta familientzat benetako inguru naturalarekin bat egitea bideratuko dugu proiektu honen bitartez. Animatu!