Gure ikasleen ongizateak eragin zuzena du beraien ikasketetan, hori horrela, SUKALDE GIROAN proiektua diseinatu genuen, ikasleen eguerdiko otordua eta baita denbora ere kalitatezkoa izan zedin.
Ondorioz, sukaldea berritu eta gure sukaldariak egunero, bailarako baserritarren produktuekin, gure ikasleen bazkariak mimoz eta momentuan prestatzeaz gain, haur eta kolektibo bakoitzari bere beharren araberako menuak prestatzeko aukera bideratzen dugu ikastetxean bertan. Intolerantzia ezberdinak, haurren menuak, menu osoak …
Momentu honetan, eta sukaldea bertan izateak ematen digun aukera aprobetxatuz, Halal menua emateko aukera ere izango dugu martxotik aurrera. Era honetara, bertako familia eta ikasleen beharrei erantzutea dugu helburu. Bide honetan, eta familia guztien beharrei erantzunez, Zumaiena proiektua aberasten jarraituko dugu.
Pluralak garelako eta aniztasunetik elkar ulertzen dugulako, ikasle bakoitzaren beharrei erantzuten jarraituko dugu Zumaienan.