Mikel eta Ane Zabala, Ibaialde eta Azterkosta lehiaketako irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola 2020ko otsailaren 19a

Otsailaren 15ean, Aztertu programaren baitan,  Ibaialde eta Azterkosta lehiaketako sariak banatu ziren Bilboko Itsasmuseum-en. Aztertu programa, ibaiak  (Ibaialde otsailetik  ekainera) eta kostaldea (Azterkosta irailetik abendura) ikertzen dituen ingurumen hezkuntza programa bat da.

Mikel Zabalak Ibaialde lehiaketako lehen saria irabazi zuen eta Anek, berriz, Azterkosta lehiaketakoa, biak argazki modalitatean. Sari banaketa ekitaldia oso jendetsua eta polita izan zen eta sari mordoxka hartuta, horien artean, beraiek ateratako argazkia koadro batean sartuta, gustura baino gusturago itzuli ziren Zumaiara.

Zorionak bioii!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide