BASO MAGIKOAN MURGILDURIK INAUTERIETAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola 2020ko otsailaren 22a

Dantza eta festa izan ziren nagusi atzo arratsaldean.

Berriro iritsi dira Inauteriak eta umeei hainbeste gustatzen zaizkien bi ekintza lotu ditugu: dantza egitea eta mozorrotzea. Ariketa fisiko pixka bat eginez oso ondo pasatu dugu eta BASO MAGIKOAN giroturik erleak, loreak, zuhaitzak, iratxoak…izan ditugu. Arratsalde polita ospatu dugu dantzan.
Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duzuen guraso eta aiton-amona guztiei! GORA INAUTERIAK eta GORA ZUMAIENA!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide