Pasa dira jada aste batzuk, Atelierrak bere ateak azkenengoz zabaldu zituenetik… eta erabat aho zabalik geratu ziren gure 3 urteko ikasleak bertan zegoena ikusi zutenean: tenpera, koloreak, margoak… edonon!
Haur batzuk berehala hasi ziren martxan! Esploratzen! Esperimentatzen! Zikinduz, sortzen! Gozatzen! Beste batzuk, euren lagunak behatzen disfrutatu zuten gehiago… begi aurrean zutenak erabat txunditurik utzi zituen!
Esperimentazioa da, haurrentzat, plazer iturririk sakonena, eta euren garapenerako ezinbestekoa gainera. Norbere burua ezagutzeko, eta bakoitzaren mugez jabetzeko, inguruarekin bat egin, ulertu eta norberaren gaitasunez ohartzeko biderik nagusiena; horixe da esperimentazioa haurrentzat.
Orain zuen txanda da: Zabal diezaiegun gure etxeko ateak sormenari, irudimenari, esplorazioari. Elkarrekin goza dezagun, eginez, sentituz… BIZIZ!
Laster izango gara bueltan berriro ere! Eta berriz ere, atelierrak liluratuko gaitu.