Aurten ere Zumaienako hezkuntza komunitateak bat egingo du AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN eta MAREA URDINAREKIN. Egoera berezia bizitzen ari garen arren, apirilaren 2an, familia giroan sentsibilizazio eta hausnarketarako eguna izatea nahi dugu gure ikasleentzat. Hori horrela, autismoa duten pertsonekin bat eginaz, gure etxeetako ateak irekiko dizkiogu errealitate horri.
Aniztasunaren eta inklusibitatearen inguruko hausnarketa egingo dute ikasleek, eta autismoa bizi dutenei gure babesa emateko asmoz, honakoa proposatzen dizuegu: zeuen buruari argazki bat ateratzea eguneroko ekintzaren bat egiten, soinean kamiseta edo jertse urdina duzuela.
Argazkia, familiarekinetxean@zumaiena.eus posta elektronikora bidaltzea eskertuko genizueke. Ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasleen artean bideo bat osatuko dute.
Bestetik, hurrengo loturan dagoen AMAZING THINGS HAPPEN – EUSKARA autismoaren inguruko bideoa ikusteko aukera luzatzen dizuegu. Autismoaren errealitatea ezagutzeko eta ulertzeko aukera polita da!