BIZITZA...

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2020ko api. 14a, 14:19

Jarrai dezagun elkar zaintzen!

Etxean sartuta gauden une honetan, denbora gelditu dela sentitu dezakegu sarritan. Hilabete igaro da gure haurrek eta gazteek eskolara etortzeari utzi ziotenetik, eta oraindik ere ez dakigu noiz eta nola itzuli ahal izango diren: jakin badakigu, ordea, goizago ala beranduago gu guztion bizitza bere onera etorriko dela.

Bizidun guztiok, bizirik gauden aldetik, baditugu zenbait oinarrizko behar: landareek erek bai. Ikasturtean zehar ikasleen eta irakasleen artean zaintzen diren landare zoragarri hauek ez dute gure haur eta gazteen ahotsik entzun azken hilabetean. Baina bizitza bere ohiko martxara bueltatzen denerako, landareak ureztatzen eta zaintzen jarraitzen dugu. Urrun ikusi arren, une hori ere iritsiko delako. 

Jarrai dezagun elkar zaintzen!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide