Maiatzaren 17a – Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2020ko mai. 16a, 17:46

Aniztasun sexuala normaltasunean ikusi arte jarraituko dugu lanean.

Maiatzaren 17an ospatuko dugu Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna. Izan ere, 1990. urteko egun horretan bertan, ezabatu zuen Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik.

Urtero hamaika ekintza antolatzen ditugu lesbianek, homosexualek, bisexualek eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa salatzeko. Aurten dugun egoeragatik ezin izango dugu nahibeste lanketa egin, baina ez gaude ahaztuta eta aniztasun sexuala normaltasunean  ikusi arte jarraituko dugu lanean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide