Irakaslea IRAKASTEN edo ERAKUSTEN duen pertsona da, definizioaren arabera. Horren arabera, irakaslearen lana beste edozein lanbide gisa uler dezakegu. Ikuspegi horrek badu bere zentzua, baina Zumaienan uste dugu irakaslearen lana, lanbide soil bat baino askoz ere gehiago dela: irakaslearen lana edukiak erakusteaz haratago doa. Beraz, “heldu-irakasle desberdina” izatea erronka handia da, bai urte askoko esperientzia duten irakasleetzat, baita etorkizuneko irakasle berrientzat ere. Haurrekin harremanak ditugun pertsona guztiok izugarrizko erantzukizuna dugu,jakinik gure jarrerek, hitzek. erresonantzia handia izango dutela eratzen ari den izaki horretan.
Pasa den asteartean, Zumaienako Edurne Aizpurua eta Rakel Benitez irakasleak, HUHEZI Mondragon Unibertsitatearekin kolaboratu zuten eta Haur Hezkuntzako Gradu amaieran dauden ikasleei XXI.mendeko irakaslearen profilaz mintzo ziren.