2019ko azaroaren 20an, Bilboko Azkuna Zentroan, “BILAKA, Hezkuntza eraldatu gizartea eraldatzeko” dokumentala aurkeztu zen.
Dokumental honetan, EAE-ko ikastetxe ezberdinetako hezkuntza proiektu eta eredu pedagogikoei esker gizarte eraldaketa bultzatzen duten ikastetxeak azaltzen dira. Aipatu baita, Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakaria den Nelida Zaitegi-k ere parte hartzen duela dokumental honetan.
Orain, formatu irekian, plataforma ezberdinetan ikusteko aukera eman dute. Zumaienari dagokionez, dokumentaleko lehenengo zatian azaltzen da (0:00-04:29) eta orain dela urte batzuek abian jarritako KONFIANTZAREN PEDAGOGIAREN inguruan hitz egiten da.
Dokumentala Unesco etxeak bideratu du Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.