2010ean UNESCO Etxeak “Eman minutu 1” ikus-entzunezko Nazioarteko lanen lehiaketa jarri zuen abian. Lehiaketa honen helburua giza eskubideekin lotutako mundu-mailako arazoei buruzko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa hedatzea da. 2020ko lehiaketaren gaia “DUINTASUNA” izan da eta ikus-entzunezko 59 lan aurkeztu dira eta giza eskubideak defendatu, bultzatu, aldarrikatu eta zabaltzea dute helburu. 4 kategoria ditu lehiaketak. Sari Nagusia, […]