Bihar Euskaraldiaren 2. edizioari ekingo diogu. Hau dela eta, parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa.
Ondorengo bi astetan ariketa egitera animatzen zaituztegu. Euskara bultzatu eta indartzea denon ardura denez ekin diezaiogun gogotsu Euskaraldiari.